sábado, 2 de agosto de 2008

Jon Arzallus Eguiguren y la traducción: Ahazteari gogor (Poemen poema)

Para un Homenaje a las Víctimas del Franquismo, que a mediados de la década de 1980/90 del siglo pasado se hizo, se editaron dos antologías poéticas: La Memoria y la Sangre y la Antología Poética Vasca. Para esta última se compuso un collage sacando versos de poetas que salieron en 'La Memoria y La Sangre'. Luego no salió editada esta composición. Para recordar a esas victimas, para luchar contra el olvido y para que el trabajo de traducción de Jon Arzallus Eguiguren no permanezca arrumbado en un cajón, publicamos esta composición en euskera que, repetimos, tradujo al castellano.


Ahazteari gogor (Poemen poema)



Ahazte erazka urratzeko,
oroimena eta ixuritako odola laguntzeko, ingude gainean darion soinua lez aldarrikatzen dugu: antología hau. Geure hilengatik eskatzen dizuegu eta ludia isilduko da! Hildakoen kopa garratz bakartiarengatik, hilen hagal babesgabeagatik! Lantza herdoilduz heriotza zeharpasa eta gure bila datoz berriro sufrikarioa eta bere mantua baina ez dugu amor eman oraino. Gerrate bat galdu zela diote. Etorkizunik gabeko gizon aldrek izatea, galdu zuten. Auskalo nola zebilen garaietan tajotik bizi eta txiro izatea, egun bederen milagro handiagoa da oraino arrain eta ogiena baino, zerbait mahairaino ekarri eta denei iristeraino luzatzea hura. Ixtean beti norbait hiltzen duen urrezko ate justuaren kontra jarraitzen dugu; gapirio, giltza eta katea guztien ere kontra. Beharko litzateke konta: nola soldatu bat hil zenean, urrun, itsasoa leihoraino igo eta agazkiaren kontra egin zuen negar. Behar zen kontatu baita. Hara begi atzarri azken irudien biltzaileak 75 eko irailaren 27 ko bost bihiburu gazteenak. Hilen dantza madarikatuaren putza polbora goizalbakoa! Gose luzeen aldi motz. Betiko gogoan geldituak. Bizkarreaan daratzat. Ez duk ikusten? Kateaz eta sufrikariozko ibai hantua. Aldabahots beldurgarri gauekoen, heriotze luze horma artekoen denborak (Nolako Miguel sailak!) Oinaze, izatedun guztiaren ziztari iraunkorra; gizon, gizalba bera eskuhartzen bahitzen, bortxatzen eta erraietako argia ere ohozten diozutenak. Zenbat ginga argik ez gaitu kutxilo ametsetan murgildu desfile triunfarien aurrean. Gaur ordea heroearen ametsak derabiltzagu, trebatua bait du bihotza izuikaren ingudegain, guri izenak ipintzeko Jaun Bere Fusilarisimoak utzitakoetan. Aldiz, itsua bait da odola eta hor daude hilak gogaikarrriko arrendeika; mamuen kabixuloa bixilekutzat hartu duten ezezagunak, oinazeak eta turturak eskuloturik, Frankok berak Espainietako kaudillo, sutegiko ingude eta mailu zenak, bonbardeoek, Konbatiente liluratien oihuek eta mendiak bete hilek kondekpraturiko errementari zenak erasotakoak. Izugarri sinplea da gainerakoa guztia: ur naturala iturriaren irudikoa (eguntxintean karraxiak. Larrugorritan bizkarrak. Gainerakoan dena berez... Hilerrietako murrailak pirikortez betedira. Bekokietan daukagu hildakoen zigilua pisuago existentzia baino. Zeren ez bait da hildako bat bakarrik hildako balio duenik. Har ezazue bestela baten sabia lodia, bota itsasora eta ikusiko duzue nola ekaitzak baretzen dituen! Beste bat izan zen ordea, haien bizitzako historia eta beste bat itsasontziarena ere. Lugorriari loturik dagoen aspirileko arrosarena bezain zaila izan zen garaipen bakoitza, zeren ez bait da borobila gure lurra patio karratu bat baizen arte tzarrez korapilatua (garrote makurra martxoaren bila, Puig Antich) Elur sailak ebakiz zetorren udaberria eta egunak haanrrak baino lehen geratu zen ixuria betiko. Garbitu ta garbitu jarraitu zuten harakinek; Sanson Carrasco, tatar eta arloteek, mentura guztien. Ezdut ahaztuko harakina herri bat osoa duzula hila.



Hitzondoa

Halabaina biktimek badute ganibeta, hala dio egun berriak, ala adazka berdeak eta hala lore dirdiratiak. Ez gaude bilutsik. Lurra bera bezain handi bait da gure ametsa. Xoriak isildu baino lehen altzako da ahotsa: Begira aurrera, ene semeok, oihuak korrituko du Iberia hezurrik hezur. Begira aurrera! Jaso gogoan eta idatzi berriro histiriako hormetan. Azken negozotinekin kuzkurturiko ukabilak. Begira aurrera! Linu ta olibaren, asfaltoa eta makinen semeok. Nirnari daude oraino izarrak. Hor dirau, nozki, alanbresareak. Ordea egun batez gurekin egongo zarete zeuok gura zenuten lez. Ez da gelditu borroka. Eskuetako kataiok berok nahi ditugu eten denok. Eta jakin! Jakin gero ondo! Eta grabatu oroitzapenaren begi zabalietan! Hori posible soil soilik kontahala odol errkek ebaki dutelako heriotza bitan. Abestu du etxe guztiak sugeak ihesegitean. Ara Mateix, Hainbat ziurtzari neurria hartzeko unean gaude agian: baztertu bait da odola ilunpetara. Eman diezaiogun Nerudarekin bukaera. Ezagutuz egin dezagun bidea unkituz zuzentasuna, zorroztasuna izan dadin pozaren baldintza eta menderaezinak zaitezen horrela.

¡Que putada!: No ha salido en verso.

No hay comentarios: